XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ahokorapiloak eta olerkiak
Aiton zaharra hasi da
bertsoak botatzen
eta amonatxoa
panderoa jotzen
.

Eguzki amandrea
badoa bere amagana
bihar etorriko da
eguraldi ona bada
.

Elkarrizketak
Goizean:
- Jaiki zaitez Mattin!
- Umm! zer ordu da?
- Zortzirak
- Beste piska bat egon nahi dut
- Ez, berandu da.

- Zer eguraldi egiten du?
- Atsegina, baina... zertan ari zara?
- Umm! Nagiak ateratzen.

Gauean:
- Uuuuf nekatuta nago
- Zertan ibili zara ba?
- Futbolean, saltoka...
- Eta nork irabazi du?
- Guk, beti bezala....

- Baaaa gezurra!
- Ez da gezurra! Eta zuk beti galdu!
- Bai zera! Zer txotxoloa zaren!
- Ni txotxoloa? Ikusiko duzu!.

PLASTIKAREN INGURUAN
- Egunean zehar egiten ditugun gauzei buruz komikiak egin.

- Eguraldi eta eguneko ordu desberdinetan zehar paisajeetan ematen diren kolore, forma... aldaketak behatu eta margotu.

- Ipuin, narrazio eta ametsak sortu, kontatu, komentatu eta margotu.

- Forma eta kolore desberdinetako mundu, egun, ordu, etab. imaginatu eta margotu.